Astigarragako Ttipi Ttapa ekimena, martxan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 22a, 00:00

Astigarragako Udalak eta Mundarrok bultzatuta, berriro ere martxan jarri dute Astigarragako Ttipi Ttapa ekimena. Adineko astigartarrei zuzendutako jarduera da, mugimendua eta sozializazioa sustatzea helburu duena. Saioa asteazkenetan izango da, 10:30etatik 12:00etara. Joseba Barandiaran plazatik abiatuko da ibilaldia, eta parte hartzea doakoa da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!