Atzo ospatu zituzten lehenengo aldiz Astigarragako Aiotzategi auzoko festak. Urumea Berri Elkarteko kideek antolatu zuten eguneko egitaraua, eta bertako gaztetxoek gustura jolasteko aukera izan zuten prestatutako jardueretan.
Goizean zehar pixkanaka joan ziren herritarrak Erribera atarira gerturatzen, eta haur dexentek hartu zuten parte azkenerako herri kiroletan eta puzgarrietan. Ondoren, behin bapo bazkalduta, musikak hartu zuen jolasen lekukoa.
Antolatzaileen asmoa auzo izaera sortzeko eta harremanak sendotzeko aurrerapauso haundia izan da festak antolatzea.