Mundarroko mutilen taldeak gaur hasiko du denboraldia, etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 21a, 00:04

Mundarrok estreinako partidua jokatuko du gaur.

Elorri-Aldaparen aurka jokatuko dute lehenengo partidua, 18:00etatik aurrera kiroldegian.

 

Saskibaloi denboraldia asteburu honetan hasiko dute bailarako lehenengo bi taldeek, hau da Mundarroko nesken eta mutilen senior talde nagusiek. Biak ere lehenengo mailan arituko dira eta neskek atzo ekin zioten denboraldiari Atletico San Sebastianen kontra, Astigarragan bertan, nahiz eta Mundarro kanpokoa izan jardunaldi honetan. 

Mutilek gaur jokatuko dute lehenengo partidua, 18:00etan, Astigarragako kiroldegian, Elorri-Aldaparen kontra. Alegiko saskibaloi taldea beti izaten da lehiakorra eta irabaztea ez da erraza izaten beraien kontra.

Mundarro lehenengo mailako bigarren multzoan dago. Multzo bakoitza zortzi taldek osatzen dute, 16 guztira, eta astigartarrek multzokide izango dituzte Bosteko Irauli B, Arri BKL, Donosti Dolphins, Biotz Aloña Mendi, San­to Tomas Lizeoa, Erroibide Irun eta aipatutako Elorri-Aldapa. 

Nesken taldea multzo bakarrekoa izango da eta hamabi talde izango dira guztira: Bergara, Easo, Añorga, Bera Bera, Eskoriatza, Oiarso, Digitarte Hoops, Mondragon Unibertsitatea, Goierri Aldapa, Internacional eta aipatutako Atletico, Mundarrorekin batera.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!