Urumea Berriko jaiak antolatuko dira aurreneko aldiz Aiotzategin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 20a, 00:00

Bihar izango dira eta batez ere umeak dituzten familiei daude zuzenduak. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 12 orduko iraupena izango dute.

 

Urtebete igaro da Astigarragako Aiotzategi auzoan Urumea Berri Gastronomia Kultur Elkartea sortu zenetik, eta aurten, Aiotzategi auzoak ere bere festak behar dituela aldarrikatuko dute, Jaien lehen edizioa antolatuz. Hasteko egun bateko jaia izango da eta bihar da eguna. Ilusio haundiarekin ekin diete festen antolakuntzari eta auzoari bizia ematea du helburuetako bat. 

Ezer ospatzea baino, intentzioa kalera atera eta auzoa dinamizatzea da. Giroa sortu eta bizilagunen artean bizi poza zabaldu. Honela, egitaraua, gehien bat, auzoko biztanleen ezaugarriak ikusita, ume txikidun familiei egokitzen saiatu dira.
Horretarako, goizean zehar puzgarriak eta umeentzako herri kirol desberdinak egongo dira. Gero bazkari herrikoia izango da eta umeentzako, arratsalde pasa DJ batek jarritako musikarekin egingo dute. Jaien bukaera zezen suzkoak emango du.

Pixkana gauzak ari dira antolatzen eta astigartar guztiak daude gonbidatuak, baita inguruko herrietako bizilagunak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!