Astigarragako Emakumeon Etxeko lehenengo hausnarketa saioa egingo dute gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 19a, 00:00

Emakumeen Etxean egingo dituzte bi hausnarketa saioak.

17:30etan jarri dute hitzordua, Emakumeon Etxean bertan. Bigarren hausnarketa saioa datorren ostegunean izango da.

 

Gaur arratsaldean, 17:30etatik 19:30etara, -Emakumeon Etxea zertarako, norentzat eta norekin- hausnarketa saioa egingo dute Astigarragan. Duela hiru urte sortu zen Emakumeon Etxea, eta garai hartan adostutako oinarriak birpentsatzea da saio hauen helburua. 

Gaurkoaz gain, bigarren hitzordu bat jarri dute hurrengo ostegunerako. Bertan Emakumeon Etxea herrira hurbiltzeko eta herria bertara gerturatzeko formulei buruz hitz egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!