Nesken pelota jaialdia, igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 14:57

Txomiñenea frontoian nesken pelota jaialdia antolatu da Emakumea eta kirola ekimenaren barruan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira partiduak eta nesken infantil mailako bat jokatuko da eskuz eta bigarren partidu bat palaz jubeniletan.

Irekia izango da eta infantiletan Itxaso Iparragirre eta Intza Arruti, Maria Alberdi eta June Zabalaren aurka arituko dira. Jubeniletan, Irati Olveira-Intza Güemes bikoteak, Maddi Otaegi-Maddi Arraras bikotearen aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!