Esgrimarekin asetu ez denak, larunbatean aukera paregabea izango du pala ikastaroan parte hartzeko, Txomiñenen, 11:00etatik 12:00etara. Hastapen ikastaroa izango da 'Emakumea eta kirola' ekimenaren barruan eta 15 urtetik gorakoentzako emakumeentzat dago zuzendua. Irati Saralegi Fernandezek eskainiko du eta kiroldegian eman behar da izena ostirala baino lehen.