Ia plenoa Mundarroko palistek, aurreneko jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 12:34

Garaipena lortu zuten Agirre-Zubiarrain eta Ramos-Luluaga bikoteek, bigarren mailan; eta 24-25 galdu zuten Lasok eta Goizuetak, hirugarren mailan.

Ondo ekin diote Gipuzkoako Binakako Txapelketari, nagusietan, Mundarroko palistek. Garaipen plenoa lortu dute ia.

Bigarren mailan, bi bikoteak nagusitu ziren estreinako partiduan. Alain Agirrek eta Beñat Zubiarrainek 25-14 menderatu zuten Izurun, ostegun arratsaldean, Txomiñenen. Eta Usurbilen, Endika Ramosek eta Axier Luluagak 25-12 irabazi zuten Pagazperen kontra, ostiral gauean. Ganix Urdangarinen ordez aritu zen Ramos.

Hirugarren mailako bikote astigartarrari, ordea, azkeneko tantoan egin zion ihes garaipenak: 24-25 galdu zuten Iker Lasok eta Xabi Goizuetak, Epleren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!