Garaipenarekin ekin diote Eñaut Lizeagak eta Oier Gurutzealdek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 12:04

Astigartarrak 22-9 nagusitu ziren Tolosako Altunaren eta Garciaren kontra, nagusien lehenengo mailan.

Mundarroko hiru bikotek ekin diote Gipuzkoako Binakako Txapelketari, eta bakarrak lortu du garaipena estreinako partiduan. Nagusien lehenengo mailako partidua irabazi zuten Eñaut Lizeagak eta Oier Gurutzealdek, Txomiñenen: 22-9 nagusitu ziren Tolosako Altunaren eta Garciaren kontra.

Aldiz, porrota jaso zuten kadete mailako bi bikoteek. Lehenengo mailan, ez zuten aukerarik izan Imanol Ormazabalek eta Oier Galarragak, Behar Zanako bikotearen kontra. Eta bigarren mailan, azkeneko tantoan egin zien ihes garaipenak Urko Anzari eta Enaitz Isastiri: 21-22 galdu zuten Aloñaren kontra, Oñatin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!