Lupe Lekuona ipuin kontalaria izango da ostegunean Astigarragako liburutegian. 1-3 urte bitarteko 15 haurrentzako saioa egingo du , eta haurrak heldu batek lagunduta egon beharko dira. 17:00etan hasiko da saioa eta euskaraz izango da.
Izen-ematea gaur, astelehena, 10:00etatik 20:00etara liburutegian zein emailez egin daiteke. Gonbidapenen kasuan, zozketa 17an egin eta emaitza egunean bertan jakinaraziko da.