'Astigarragan euskaraz!' elkartea martxan da dagoeneko eta ikasturte honetako helburuak eta ekimenak zehazten hasteko, gaur 18:00etan, Erriberako sotoan elkartuko dira. «Gure herriko euskeraren egoerak kezkatzen bazaitu, zatoz hurrengo bilerara eta egin itzazu zure ekarpenak!». Harremanetarako kontaktua: astigarragaeuskaraz@gmail.com.