Bihar, 'Astigarragan euskaraz!' elkartearen bilera

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 15a, 00:00

'Astigarragan euskaraz!' elkartea martxan da dagoeneko eta ikasturte honetako helburuak eta ekimenak zehazten hasteko, bihar 18:00etan, Erriberako sotoan elkartuko dira. «Gure herriko euskeraren egoerak kezkatzen bazaitu, zatoz hurrengo bilerara eta egin itzazu zure ekarpenak!». Harremanetarako kontaktua: astigarragaeuskaraz@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!