Ttipi Ttapa ekimenari ekingo diote berriro

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 13a, 00:00

Asteazkenetan izango da, Astigarragako adinekoei zuzenduta. 10:30etan elkartuko dira Joseba Barandiaranen.

Beste ikasturte batez, Ttipi Ttapa ekimena jarriko dute martxan Astigarragan, berriro ere. Datorren astetik aurrera, asteazkenero elkartuko dira, elkarrekin paseotxoa egiteko.

Goizeko 10:30etan jarri dute elkartzeko zita, Joseba Barandiaran plazan; eta ordu eta erdiko saioa egingo dute, eguerdiko 12:00ak arte.

Mundarro kirol elkarteak eta Astigarragako Udalak antolatu dute ekimena, adineko astigartarrei zuzenduta. Partehartzea doakoa eta irekia da, nahi duten guztientzat. Hori horrela, Joseba Barandiaran plazara azaldu eta haiekin bat egiteko gonbitea luzatu diete astigartarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!