Ilunabarrak teilatupean programaren azken emanaldia izango da etzi. Erriberako terrazan dantza garaikidea eta zuzeneko kantua izango dira protagonista, azken emanaldi honetan. Oholtzan, Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe eta Jone Amezaga dantzan, eta Iosu Yeregui kantuan. 20:00etan izango da kontzertua.