Uda dantzan amaituko dute Erriberako terrazan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Dantza garaikideak eskainiko dituzte Node konpainiako kideek.

Node dantza konpainiaren saioa izango da udako egitarauko azken emanaldia.

Udako hilabeteetarako egitaraua prestatu zuen Astigarragako Udalak, eta datorren ostiralean izango da azken emanaldia. Node dantza konpainiak eskainiko du saioa, arratsaldeko 20:00etan hasita, Erriberako terrazan.

Gobadarien parkean egin dituzte gaininontzeko kontzertu gehienak, eta aurtengoan ere oso ona izan da herritarren erantzuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!