Kanbalatxe Tango bihar, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 5a, 00:00

Bihar emango diote hasiera 'Ilunabarrak teilatupean' zikloari, eta Kanbalatxe Tango taldeak eskainiko du aurreneko dantzaldia, 20:00etan Erribera kulturguneko terrazan. Sarrerak salgai daude, astigarraga.eus atarian eta Erriberan bertan: helduek 8 euro eta adin txikikoek 4 euro, edaria barne. Euskal Herriko eta Rio de la Platako musikariek egin dute bat taldean, «elkar ukitzen duten kulturen arteko fusioa» eginez, tangoaren bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!