Gaur izango da 'Ilunabarrak Gobadarien parkean' programaren azken kontzertua, eta Esanezin taldea entzuteko aukera egongo da. Ianire Aranzaberen ahotsak girotuko du gaur Astigarraga, Esanezin proiektu musikalarekin. Pop doinuak lantzen ditu nagusiki Aranzabek, ateak itxi gabe musika estilo berriei. Doakoa eta irekia izango da gaurko kontzertua, eta udari amaiera emateko modu ezin hobea. 20:30etan hasiko da emanaldia Gobadarien parkean, eta eguraldi txarrarekin, Kontxa Etxebarria plazara lekualdatuko da.
Udako programa amaituta, datorren astean emango diote hasiera 'Ilunabarrak teilatupean' programari, irailaren 6an. Lehenengo saio honetan dantza izango da protagonista, zehazki tangoa.