Bezperan Santiomendiko herrigunean bizitako jaiaren ondoren, giro lasaiagoan eta goxoagoan ospatu zuten San Roke eguna ostiralean, Santiomendiko ermitan. Txistulariak eta dantzariak izan ziren protagonista beste behin, eta saio polita eskaini zuten mezaren ondoren, ermitaren atarian. Zenbait herritar omendu eta dantza emanaldiaren parte eginda, ikusle baten irrintziak ere tarteko, irripartsu bukatu zuten goiza denek.
Gerora ere izan zuten dantzarako tarterik, 3ttu taldearen eskutik aurrena, eta Ken Bat taldearen dantzaldiarekin arratsaldean, herri bazkariaren ondoren.