Irailean hasiko dira ur hornidurarako Añarberen bigarren kanala eraikitzeko obrak, Astigarragako herrigunean. Hornidurarako behar den hodi nagusia Astigarragan zehar jarriko da, Santiomenditik Kale Nagusira jetsi eta hortik Iparraldera bidean zehar joango dena.
Lanek urtebeteko epea izango dute, eta tarte horretan, Iparralde bidea eta errepidea itxita egongo dira. Obraren inguruko argibideak emateko bilera gaur, arratsaldeko 18:00etan, Astigarragako Kultur Etxe Zaharreko aretoan izango da, eta zalantza edo interesa duen herritar oro dago gonbidatuta.