Irailean hasiko dituzte ur hornidurarako Añarberen bigarren kanala eraikitzeko obrak, eta azalpenak emateko bilera bat antolatu du Udalak. Asteazkenean izango da saioa, 18:00etan, Kultur Etxe Zaharrean. Udaletik herritar guztiei egin diete bilerara bertaratzeko gonbidapena, sortu daitezkeen zalantzak argitzeko.