Irailean hasiko dituzte ur hornidurarako Añarberen bigarren kanala eraikitzeko obrak. Astigarragako herrigunean egingo dituzte lanak, eta obrari buruzko azalpenak emateko bilera bat antolatu du Udalak. Abuztuaren 7an izango da saioa, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxe Zaharreko aretoan.
Egin beharreko obretan hornidurarako hodi nagusia jarriko dute Astigarragako erdigunean, Santiomenditik Kale Nagusira jaitsi eta Iparralde bidean zehar joango da. Lanen iraupena urtebete ingurukoa izango da, eta epe horretan Iparralde bidea eta errepidea itxita egongo dira.
Udaletik herritar guztiei egin diete bilerara bertaratzeko gonbidapena, sortu daitezkeen zalantzak argitzeko.