Trafikoa normaltasunera itzuli da Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 31a, 00:00

Aste hasieran egin dituzte desmuntaketa lanak. Argazkia: AGA.

Santioak amaituta, gaurtik aurrera zabalik egongo dira berriro herriko erdiguneko kale guztiak.

 
 

Astigarragako Santio Jaiek eragin nabarmena izaten dute herriko trafikoan, baina gaurtik aurrera normaltasunera itzuliko da antolaketa. Izan ere, festak igandean amaituta, astelehenean eta asteartean egin dituzte txosnaren eta ferien desmuntaketa lanak.

Santioen eragin haundiena Tomas Alba kalean eta Donostia Ibilbidean nabaritu da. Bigarren eremuaren kasuan, gaurtik aurrera BU12 eta BU13 autobusak ere bertatik pasako dira, Bidebitarte poligonoan jarritako behin behineko geltokiak deuseztatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!