Astigarraga Xake Klubak, Xake lehiaketa antolatuko du bihar, 10:30etatik 12:30etara, Kontxa Etxeberria plazako teilatu gunean. Bi kategoria egongo dira: bata 12 urtez azpikoa eta bestea edozeinentzako, adin-murrizketarik gabe.
Plazen muga 40 jokalarirena izango da, bi kategorien artean, eta gehienez 44 jokalarirena. Izen-ematea doakoa da eta astigarragaxake@gmail.com helbide elektronikoan edo 623 991 277 telefonoan eman behar da izena. Plaza librerik balego, txapelketa hasi aurretik izena eman daiteke.
Izena emateko, nahikoa da piezak mugitzen jakitea eta partida oso bat jokatu izana.
Parekatze sistema suitzarra izango da eta guztiek zazpi kanporaketa jokatuko dituzte 5'+3"-ko erritmoan (jokalari bakoitzeko 5 minutu eta jokaldi bakoitzeko hiru segundoko igoera).
Garaikurrak egongo dira lehen 3 jokalari absolutuentzat, lehen astigartarrarentzat (maila absolutuan), 12 urtez azpiko lehen 3 jokalarientzat eta dominak 12 urtez azpiko parte-hartzaile guztientzat. Sari-banaketa 13:00ak aldera izango dela kalkulatzen da.