Santioak azken txanpan sartuko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 27a, 00:00

Joaldunek ireki zuten Santa Ana eguneko egitaraua.

Santa Ana egunean jende asko ibili zen Foru Plazaren bueltan eta gaur txapelketak eta lehiaketak izango dira protagonista.

Santio festak azken txanpan sartuko dira gaur, atzoko Santa Ana eguna jendetsua ospatu eta gero. Lehiakortasuna gustoko duenak, gaur Astigarragan, mota guztietako lehiaketak ditu aukeran.  

3x3 saskibaloi txapelketarekin eta toka eta bolo txapelketekin hasiko da eguna, baina ez dira azken lehiaketak izango. Jokorako tartea izango da Jokai jokoarekin, baina berehala hartuko diote erreleboa marmitako eta patata tortilla lehiaketek. Bazkari herrikoiarekin eta gazte bazkariarekin indarberrituko dira gazteenak. 

Arratsaldean doinu alaiek eta dantzek hartuko dute erreleboa elektrotxarangarekin, danborradarekin, Kresalarekin eta Puro Relajoren kontzertuarekin.

 

SANTIOAK ASTIGARRAGAN

GAUR

10:00 XXII. Iker Ruiz Barandiaranen omenezko 3x3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.

10:00 Santio jaietako Toka eta Bola txapelketa Norberto Almandoz plazan.

11:00 Jokai Kontxa Etxeberria plazan. Euskal mitologian inspiratutako jolas sortzaileak.

11:00 Marmitako lehiaketa eta bazkari herrikoia Foru plazan.

11:30 Patata tortilla lehiaketa Galtzaur elkartean.

14:00 Gazte bazkaria eta ondoren aulki jolasa txosnan. AGAk antolatua.

18:00 Zuttik elektrotxaranga kalejiran.

18:30 Danborrada eta Pasai txaranga Foru plazatik abiatuta.

20:00 Kresala euskal dantza taldea Kontxa Etxeberria plazan.

22:30 Takolev 42 eta DJ Azkura txosnan AGAk antolatua.

23:00 Testing zerbitzua Tomas Alba kalean.

23:30 Puro Relajo taldea Joseba Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!