Santa Ana egunarekin festak gailurra joko du

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 26a, 00:00

Euskal Dantzak ikusteko Txomiñene jendez lepo bete zen.

Egitaraua beteta dator goizean goizetik. Astigarragara hurbiltzen den edonork bilatuko du gustoko duena.

 

Santio egunak, Santa Ana egunari egingo dio paso gaur Astigarragako festetan. Herriko patroiaren ospakizunak pasata gailurra joko du festak. Urtero bezala, egunik potoloena izaten da uztailaren 26a eta denetarik aurkitu daiteke gaur Astigarragan goizean goizetik. Zubietako joaldunek esnatuko dute herria euren zanpanzarrekin, eta ordutik ez da etenik izango. Artisauak eta sagardo dastaketa, bertsolariak, herri kirolak, umeentzako jolasak, elkartasun bazkaria, hegaluzea parrillan, pelotari profesionalak, baina protagonismo berezia izango du musikak, bederatzi emanaldirekin, egun guztian zehar.

 

SANTIOAK ASTIGARRAGAN

GAUR

09:30 Zubietako joaldunak kalejiran.

10:00 Laja eta Alabier trikitilariak kalejiran.

11:30 Baserrigintzako artisauak eta sagardo dastaketa Foru plazan.

12:00 Idi dema Foru plazan. Pagadizabal, Soarte eta Lopategi 2.000 kiloko harriarekin.

12:00 Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariak Foru plazan.

12:30 Apar festa Erribera plazan.

14:30 Elkartasun bazkaria eta ondoren Andoni Ollokiegi abeslaria txosnan.

18:00 Herri kirolen jaialdia Foru plazan. Aizkolarien eta harrijasotzaileen erakustaldia eta Astigarragako eta Lezoko bi gazte koadrilen arteko giza desafioa. Goldeak antolatua.

18:00 Botilzarra egitasmo ibiltaria herriko kaleetan.

19:00 Sugarri show txaranga.

19:30 Alabier eta Laja trikitilariak foru plazan.

19:30 Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan erreta Joseba Barandiaran plazan.

20:00 Nemux disko festa familientzat Kontxa etxeberria plazan.

21:15 Profesionalen mailako esku pelota jaialdia Txomiñenen. Zubizarreta III-Lizeaga/Alberdi III-Morgaetxebarria. Jaka-Martija/Artola-Rezusta.

23:00 Astelehen goizak eta Eromena DJ txosnan AGAk antolatua.

23:30 Nemux disko festa nerabeentzat Kontxa Etxeberria plazan.

23:30 Roba Estesa taldea Joseba Barandiaran plazan.

01:30 Bengo kantaria Joseba Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!