Erraldoien konpartsak, gaur eta azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 24a, 00:00

Txirrisklako txistulariekin batera egingo dute gaur kalejira.

Buruhaundi eta Erraldoiak gaur arratsaldean irtengo dira eta uztailaren 28an Iruñeako Buztintxuri Konpartsakoekin batera irtengo dira eguerdian.

 

Buruhaundi eta Erraldoiak konpartsak jende asko erakartzen du, batez ere familiak etxeko txikienekin. Gozatu egiten dute buruhandi eta erraldoien artean. Aurten bi egunetan irtengo dira. Gaur, 19:15etan, kalejira izango da Txirrisklako txistulariekin batera.

Festetako azken egunean, uztailaren 28an igandean, 12:30etan, ekintza berezia ere izango dute gaztetxoek aurten ere: herriko erraldoi eta buruhaundiak ez ezik, Iruñeako Buztintxuri Konpartsakoak izango dira herrian. Kalejira Foru Plazatik irtengo da, eta herrian barrena zeharkatuko dituzte Astigarragako txokoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!