100 ta 100... 200! Aupa Astiarra!

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 24a, 00:00

Ohiko ilusioarekin egingo dute Txupinazo Txikia herriko gaztetxoek.

Gaur arratsaldean hasiko dira ofizialki Astigarragako Santio Jaiak. Hala ere, goizean goizetik izango dira askotariko jarduerak, eguerdiko Txupinazo Txikia tarteko. Gaurtik aurrera jolasez, musikaz, dantzaz zein parrandaz gozatzeko aukera ederra izango dute astigartar guztiek, igandera arte.

Akabo, amaitu da itxaronaldia. Uztaileko azken egunekin batera, bueltan dira Astigarragako Santio Jaiak. Gaur arratsaldean ekingo diote ofizialki festari, eta igandera arte izango dute herritarrek jardueraz betetako egitarauarekin gozatzeko aukera. 

Aurreko egunetan giro berezia sortu dute herrian zenbait ekintzen bidez, eta gaur eguerditik hasiko dira herria pixkanaka berotzen. Hain justu, 12:00etan izango da ohiko txupinazo txikia. Xaguxar elkarteko kideekin batera, herriko haurrek beteko dute Foru plaza, goxokiz betetako ur festa egiteko. 

Arratsaldeko pregoia iritsi aurretik, gaztetxoek gozatzeko moduko jarduerak izango dira gehienak; haur bazkaria, Marietak Zirkus kale ikuskizuna, txokolatada... Horiez gain, Galtzaur elkarteak mahai jokoetako finalak antolatu ditu.

 

Gaztelekuaren eskutik hasiko dira Santioak

Arratsaldeko 19:00etan iritsiko da eguneko momentu ederrenetako bat. Foru plaza gainezka dagoen unean, Gaztelekuko kideek emango diote hasiera ofiziala festari. Txalapartarien laguntza izango dute horretarako, eta une horretatik aurrera ez da aspertzeko tarterik izango igandera arte. 

Jaien hasierako suziriak lehertu orduko, Astigarragako Buruhaundiak eta Erraldoiak aterako dira kalera, Txirrisklako txistulariekin batera. Herriko txokoak zeharkatuko dituzte lehenengo aldiz, astigartar gazteen bizkarrak ondo berotzeko asmoz. 

Gaueko jardueren artean, berriz, Zezensuzkoa izango da gaurko protagonista. Gaueko 22:30etan izango da, Kontxa Etxeberria plazan. 

Arratsaldean irekiko dute Asanbladaren txosna

Bost egun hauetan etxea gutxi zapalduko duten horientzat, arratsaldeko 20:00etan irekiko dute festaren erdigune izango den txosna. Gazte Asanbladako kideek gogoz ekingo diote jaietako lehenengo egunari, eta gaueko 00:00etarako bi kontzertu antolatu dituzte. Lehenengoa 3ttu Erromeria taldearen kontzertua izango da, eta bigarrena MJ Gordas Pinponerasen emanaldia. 

Horiek ez dira gaur gaueko kontzertu bakarrak izango. Gainontzeko guneetan ere antolatu dituzte emanaldiak. Kontxa Etxeberria plazan, Zezensuzkoa bukatu orduko, Zilibito Records taldearen kontzertua izango da. Joseba Barandiaran plazan, aldiz, 23:30etan hasiko da Kilimak taldearen kontzertua, eta 01:00etan Albina Stardust & Divina Comedia DJ-en emanaldia. 

Gauean etxetik pasatzeko tartea hartzen ez duten horiek espabilatzeko aukera paregabea izango dute goizeko 09:30etan. Orduan abiatuko baitira Txirrisklako txistulariak kalez kale.

 

 

EGITARAUA

GAUR - UZTAILAK 24

12:00 Txupinazo Txikia Foru plazan. Xaguxar elkarteak antolatua.

12:00 Feria Gunearen irekiera Donostia ibilbidean.

14:00 Gaztelekuko bazkaria Joseba Barandiaran plazan.

14:00 Haur bazkaria Foru plazan. Xaguxar elkarteak antolatua.

17:00 Marietak Zirkus Txomiñenen

17:00 Mahai jokoen finala Galtzaur elkartean.

18:00 Haurrentzako txokolate jatea Foru plazan.

19:00 Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa. Gaztelekuko kideek emango diote hasiera jaiei, 25. urteurrena dela eta.

19:15 Astigarragako Buruhaundi eta Erraldoiak Txirrisklako txistulariekin kalejiran.

20:00 Gazte Asanbladaren txosna irekiera.

22:30 Zezensuzkoa Kontxa Etxeberria plazan.

23:00 Zilibito Records taldea Kotxa etxeberria plazan.

23:30 Kilimak taldea Joseba Barandiaran plazan.

00:00 3ttu Erromeria eta MJ Gordas Pinponeras taldeak txosnan. AGAk antolatua.

01:00 Albina Stardust & Dibina COmedia DJak Joseba Barandiaran plazan.

BIHAR - UZTAILAK 25

09:30 Txirrisklako txistularien diana kalez kale.

10:00 II. Santio Jaietako Esku Pelota Txapelketaren finala Txomiñenen.

Lizeaga - Apeztegia/
Apezetxea - Apezetxea

Etxeberria - Oliden/
Egiguren - Garmendia

11:00 Meza nagusia eta ondoren Txirrisklako txistulariak Santiagomendiko Donejakue ermitan.

12:30 Udalbatzaren soka dantza Foru plazan.

13:00 Bermutaren kermessa Joseba Barandiaran plazan. Kale ikuskizun musikala.

17:00 Ur Parkeak, haurrentzako Erribera plazan eta Kontxa Etxeberria plazan eta nerabeentzako Mundarro plazan.

18:00 Euskal dantzen erakustaldia Txomiñenen. Astigar elkarteak antolatua.

18:00 90eko hamarkadako diskoteka Emakumeon plazan.

19:00 Kolpez blai perkusio kalejira.

19:30 Santa Ageda eguneko idien pisatzea Foru plazan. Goldea elkarteak antolatua.

20:00 The Clams Kontxa Etxeberria plazan. Soul musika Madrilgo emakume taldearekin.

23:30 Kresala musika taldea Joseba Barandiaran plazan.

00:00 Larrain dantza herrikoia Foru plazatik abiatuta.

00:30 Cuatro Bancos eta DJ Fifi eta Fefa txosnan. AGAk antolatua.

00:30 Kresala musika taldea Joseba Barandiaran plazan.

ETZI - UZTAILAK 26

SANTA ANA EGUNEKO OSPAKIZUNA

09:30 Zubietako joaldunak kalejiran.

10:00 Laja eta Alabier trikitilariak kalejiran.

11:30 Baserrigintzako artisauak eta sagardo dastaketa Foru plazan.

12:00 Idi dema Foru plazan. Pagadizabal, Soarte eta Lopategi 2.000 kiloko harriarekin.

12:00 Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariak Foru plazan.

12:30 Apar festa Erribera plazan.

14:30 Elkartasun bazkaria eta ondoren Andoni Ollokiegi abeslaria txosnan.

18:00 Herri kirolen jaialdia Foru plazan. Aizkolarien eta harrijasotzaileen erakustaldia eta Astigarragako eta Lezoko bi gazte koadrilen arteko giza desafioa. Goldeak antolatua.

18:00 Botilzarra egitasmo ibiltaria herriko kaleetan.

19:00 Sugarri show txaranga.

19:30 Alabier eta Laja trikitilariak foru plazan.

19:30 Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan erreta Joseba Barandiaran plazan.

20:00 Nemux disko festa familientzat Kontxa etxeberria plazan.

21:15 Profesionalen mailako esku pelota jaialdia Txomiñenen.

ZUBIZARRETA III - LIZEAGA/
ALBERDI II - MORGAETXEBARRIA

JAKA - MARTIJA/
ARTOLA - REZUSTA

23:00 Astelehen goizak eta Eromena DJ txosnan AGAk antolatua.

23:30 Nemux disko festa nerabeentzat Kontxa Etxeberria plazan.

23:30 Roba Estesa taldea Joseba Barandiaran plazan.

01:30 Bengo kantaria Joseba Barandiaran plazan.

LARUNBATA - UZTAILAK 27

10:00 XXII. Iker Ruiz Barandiaranen omenezko 3x3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.

10:00 Santio jaietako Toka eta Bola txapelketa Norberto Almandoz plazan.

11:00 Jokai Kontxa Etxeberria plazan. Euskal mitologian inspiratutako jolas sortzaileak.

11:00 Marmitako lehiaketa eta bazkari herrikoia Foru plazan.

11:30 Patata tortilla lehiaketa Galtzaur elkartean.

14:00 Gazte bazkaria eta ondoren aulki jolasa txosnan. AGAk antolatua.

18:00 Zuttik elektrotxaranga kalejiran.

18:30 Danborrada eta Pasai txaranga Foru plazatik abiatuta.

20:00 Kresala euskal dantza taldea Kontxa Etxeberria plazan.

22:30 Takolev 42 eta DJ Azkura txosnan AGAk antolatua.

23:00 Testing zerbitzua Tomas Alba kalean.

23:30 Puro Relako taldea Joseba Barandiaran plazan.

IGANDEA - UZTAILAK 28

Goizaldean barrene herrikoia eta soka saltoa Txomiñenen. Ondoren gosaria Zipotza tabernan AGAk antolatua.

10:30 Santiotako xake lehiaketa Kontxa Etxeberria plazan.

12:30 Astigarragako erraldoiak Iruñako Buztintxuri konpartsakoekin batera Foru plazatik abiatuta.

14:00 Erretiratuen bazkaria Galtzaur elkartean.

16:00 Duo imperiak musika bikotea Norberto Almandoz plazan.

16:30 Haurrentzako jolasak Pelotari kalean.

17:30 Gazte jolasak txosnan AGAk antolatuta.

18:30 Kita del Pare txaranga.

19:00 Bertso jaialdia Kontxa Etxeberria plazan: Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz eta Eneko Araiztegi 'Korta'.

21:00 Bizirauten dutenen afaria txosnan AGAk antolatua.

22:00 Itzal taldea Joseba Barandiaran plazan.

22:30 Zezensuzkoa Kale Nagusian.

23:00 Kaparrak taldea eta ondoren Karaokea txosnan AGAk antolatua..

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!