Astigarragako Santio Jaietan feriak, txosnaguneak eta askotariko jarduerek hartuko dituzte herriko kaleak; ondorioz, trafikoan aldaketa nabarmenak izango dira datozen asteetan.
Tomas Alba kalean eta Donostia ibilbidean nabarituko dira gehien aldaketak, bi kaleak itxita egongo baitira hilabetea amaitu arte. Autobusaren erabiltzaileek ere egun hauetan ezingo dute Donostia ibilbideko geltokietan hartu, BU12 eta BU13 lineako autobusa Bidebitarte poligonotik joango da eta. Poligonoan hiru geltoki izango ditu linea bakoitzak.
KALE MOZKETAK ETA KONTUAN HARTU BEHARREKOAK
GAUR
- Tomas Alba kalea trafikora itxiko da.
BIHAR
- Donostia ibilbidea itxita egongo da, kupela dagoen biribilgunetik Kutxako biribilguneraino.
- Autobusek (BU12 eta BU13 lineak) Bidebitarte poligonotik pasako dira (3 geltoki).
- Tomas Alba kalean txosna muntzatzen hasiko dira.
ETZI
- Herriko sarbidea itxiko da Portutxoko biribilgunetik, bertakoek bakarrik izango dute sartzeko aukera.
- Pelotari kalea Kale Nagusia parean itxiko da.
UZTAILAK 29-30
- Desmuntaketa eta garbiketak egingo dira Tomas Alba kalean eta Donostia ibilbidean.
UZTAILAK 31
- Kale guztiak erabat zabalik izango dira.
- Autobusek ohiko ibilbidea egingo dute.