Bihar arratsaldean jokatuko dituzte II. Santio Jaietako Esku Pelota Txapelketako finalerdiak

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 20a, 00:00

Bihar arratsaldean jokatuko dituzte II. Santio Jaietako Esku Pelota Txapelketako finalerdiak. Bi partidu izango dira Txominen, arratsaldeko 17:00etatik aurrera: Lizeaga eta Apeztegia Beñat Apezetxearen eta Antton Apezetxearen aurka arituko dira lehenengoan, eta bigarrenean Etxeberriak eta Olidenek Egigureni eta Garmendiari egin beharko diete aurre. Gaurko partiduak irabazten dituzten bikoteek final haundia jokatzeko txartela lortuko dute. Finala Santio egunean bertan izango da, goizeko 10:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!