Astigarragako Santio Jaiak iristear dauden honetan, prestaketa lanetan murgilduta daude herriko eragile guztiak. Uztailaren 27ko arratsaldean aterako da aurten herriko danborrada, eta bihar egingo dute jarduera ondo prestatzeko entsaioa.
Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua antolatzaileek. Herri Eskolako patioan elkartuko dira danborjole guztiak, eta jaietako kalejiran jo beharreko kantuak errepasatuko dituzte txarangarekin batera.
Horrez gain, egun horretan eraman beharrezko jantziei buruzko xehetasunak ere bertan eskainiko dituzte.
Astiartar Lagun Taldeko kideek parte hartzeko deia egin diete danborjole guztiei.