Olveirak laugarren postua lortu du Huelvan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 16a, 00:00

Eneko Olveira, Espainiako Kopako mailota eskuartean duela.

Junior mailako Espainiako BTT Txapelketan aritu da txirrindualari astigartarra.

Espainiako Kopan garaipena lortu berritan, laugarren postua eskuratu du Eneko Olveira txirrindulari astigartarrak Huelvan jokatutako junior mailako Espainiako BTT Txapelketan.

Sasoi betean iritsi zen Olveira asteburuko probara, eta 1:16:10 denboran helmugaratzea lortu zuen, Hugo Franco irabazlearengandik minutu eta zortzi segundura. Huelvara bidaiatu aurretik Kronikari eskainitako elkarrizketan lehenengo bosten artean sailkatzeko helburua finkatu zuen Olveirak, eta ongi bete du jarritako erronka.

Orain atsedenaldi txiki bat hartuko du astigartarrak, eta ondoren errepideko lasterketei ekingo die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!