Eider Elorzaren kontzertua gaur, jazzeko diben abestiak eskainiz

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 12a, 00:00

Eider Elorza abeslaria, aurreko kontzertu batean. Argazkia: Soraya Moon

Andre Gobadarien ibai parkean izango da, iluntzeko 20:30etan; euria eginez gero, Erriberako aterpean.

Bigarren saioa izango du gaur 'Ilunabarrak Gobadarien parkean' programak, eta oraingoan, jazz doinuak ekarriko dituzte Andre Gobadarien ibai parkera, eguraldiak baimentzen badu behintzat. Bestela, euria eginez gero, Kontxa Etxeberria plazan izango da kontzertua, Erriberako aterpean.

Batean edo bestean izan, Eira abeslariak, Eider Elorza donostiarrak, goxatuko ditu bertaratuen belarriak, iluntzeko 20:30etan hasita. Jazz musikaren dibei jarriko die ahotsa Eirak, eta bi musikari lagun dituela, ibilbidea osatuko du diba horien abesti eta doinuetan barrena. Horrela, XX. mendeko jazzaren «ahots haundien» kantuak eskainiko ditu: Ella Fitzgeraldenak, Billie Holidayrenak edota Dinah Washingtonenak, besteak beste.

Reggae musikarekin hasi zuen bere ibilbidea Eider Elorzak, abeslari gisa; baina Musikenen ikasketak hastearekin batera, jazz musikan zentratu zen, eta Eira & Band proiektua sortu zuen joan den urtean. Proiektu horrekin ari da egun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!