'Barbie' pelikula ikusgai etzi, Murgia Jauregian

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 11a, 00:00

'Barbie' filmeko irudia.

Gaueko 22:30etan hasita, zineaz kalean gozatzeko aukera izango da, doan. Euriarekin, Erriberako aterpean.

Uda honetan ere izango da zineaz kalean gozatzeko aukera, Astigarragan. 'Barbie' pelikula jarriko dute etzi, larunbatez, Murgia Jauregiaren kanpoaldean. Gaueko 22:30etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da. Euria eginez gero, Kontxa Etxeberria plazara mugituko dute, Erribera kulturgunearen aterpera.

2023ko filma da 'Barbie', Greta Gerwigek zuzendutakoa, eta Margot Robbie eta Ryan Gosling aktoreak dira protagonistak, Barbie eta Ken. Barbielanden, bizitza ezin hobea darama Barbiek; han dena da perfektua, musikaz eta kolorez betetako festekin. Baina bere buruari galderak egiten dizkio, mundu ideal horretan deseroso xamarrak diren gaiekin lotutakoak. Orpoak lurrean jarri, takoirik gabeko zapatak jantzi, eta mundu errealera bidaiatzea erabakiko du.

114 minutuko pelikula da, eta gaztelaniaz jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!