Euskal dantzen saioa, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 11a, 00:00

Zuriñe Hijarrubia dantzan, Astigar taldearen emanaldi batean.

Gaur arratsaldeko 17:00etan izango da, Zuriñe Hijarrubiaren eskutik. Izena eman behar da aurretik.

Ekainean abiatu zuen Kulturarteko Dantza Zikloa, Astigarragako Emakumeon Etxeak; eta beste saio bat egingo du gaur arratsaldean. Oraingoan, euskal dantzak landuko dituzte, Zuriñe Hijarrubia astigartarraren eskutik.

Ordu eta erdiko saioa izango da, 17:00etatik 18:30etara. Doakoa da, baina parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo 648 417 157 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!