Jazzeko diben doinuak, Eider Elorzaren ahotsean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 10a, 00:00

Eider Elorza abeslaria, Eira, aurreko emanaldi batean.

Abeslari donostiarrak eskainiko du, etzi, 'Ilunabarrak Gobadarien parkean' programaren bigarren kontzertua.

Eira abeslariak, Eider Elorza donostiarrak alegia, emango dio segida 'Ilunabarrak Gobadarien parkean' programari. Oihana Rodriguez zumaiarrak eskaini zuen aurtengo egitarauaren aurreneko saioa, joan den ostiralean; eta etzi izango da bigarrena, Eiraren eskutik.

Iluntzeko 20:30etan hasita, jazz musikaren diben abesti eta doinuak ekarriko ditu Andre Gobadarien ibai parkera, bi musikariren laguntzaz.

Horrela, XX. mendeko jazzean zehar ibilbidea osatuko du Eider Elorzak, Ella Fitzgerald, Billie Holiday edota Dinah Washington bezalako abeslari haundien kantuak eskainiz, besteak beste.

Kontzertua doakoa izango da, eta euria egingo balu, ibai parketik Kontxa Etxeberria plazara mugituko lukete, Erribera kulturgunearen aterpera.

Beste bi emanaldi prestatu dituzte abuzturako ere, 'Ilunabarrak Gobadarien parkean' programaren baitan. Hilaren 2an, Idoia Asurmendi abeslari aramaioarra ariko da ibai parkean. Eta hileko azkeneko ostiralean, 30ean, Ianire Aranzabe altzagarraren Esanezin taldea etorriko da Astigarragara. 20:30etan izango dira horiek ere, doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!