«Herriko euskeraren erabilerarekin kezkatuta», 'Astigarragan euskaraz!' izeneko elkartea sortzeko lehenengo pausoak ematen ari dira zenbait astigartar, eta dagoeneko martxan da 'Astigarragan euskeraz' elkartea. Santio jaiei begira jarri dute aurreneko erronka: «jaietan euskera areagotzeko asmoz, kontzientziazio kanpaina bat egitea pentsatu dugu».
Beraz, kanpaina hori antolatzeko, gaur arratsaldeko 17:00etan, Erriberako sotoan bilera irekia egingo dute, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete: «zenbat eta gehiago elkartu, azkarrago egingo dugu. Herriko euskeraren egoerak kezkatzen bazaitu, zatoz hurrengo bilerara ega egin itzazu zure ekarpenak!».