Urtarrileko Osoko Bilkuran behin betiko onartu zuten baratze publikoak emateko eta erabiltzeko araudia. Ondoren, proiektua jendaurrean jarri eta izena emateko epea ireki zuten. Epea amaituta, zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu du Udalak webgunean.
Erreklamazioak aurkezteko epea, 13ra arte
Erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izango da; uztailaren 13ra arte luzatuko da (egun hori barne). Erreklamazioak aztertu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko dute, zozketaren egunaren, orduaren eta lekuaren jakinarazpenarekin batera. Zozketa irailean egingo dute.