Euskal Dantzen saioa egingo dute hilaren 11n Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 5a, 00:00

Eserita ageri den Zuriñe Hijarubiak gidatuko du zikloa.

Kulturarteko Dantza Zikloaren baitan antolatutako jarduera da. Zuriñe Hijarubiak gidatuko du saioa.

 

Kulturarteko Dantza Zikloaren baitan euskal dantzen saioa antolatu du Emakumeon Etxeak, Zuriñe Hijarubiarekin. Uztailaren 11n, datorren ostegunean, izango da 17:00etatik 18:30etara. Zikloan parte-hartzeko izena eman behar da eta horretarako emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidean egin daiteke edo 648 417 157 telefono zenbakian.

Saioa euskeraz izango da eta Zuriñe Hijarubia astigartarrak eskainiko du Emakumeon Etxean bertan. Bertako dantzak zeintzuk diren azaldu eta erakutsiko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!