Aurreko astean egin zuten Gidabaimena Euskarazek eta Buruntzaldeko sei udalek aurtengo sarien zozketa. Horien artean, Eneko Indo Perez astigartarra izan da 400 euroko saria jaso duenetako bat, iaz gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz prestatu eta gainditzeagatik.
Sari hau Buruntzaldeko sei udalek jarri zuten martxan 2009an, gidabaimena euskeraz ateratzea sustatzeko: «Buruntzaldeko herritarrei, batez ere gazteei, jakinarazten zaie atal teorikoa euskeraz ateratzeko aukera dutela».