Udan sartuta, Astigarragako herritarrak dagoeneko prest dute uztaileko kultur agenda. Uztailekoez gain, abuztuko eta iraileko zenbait jarduera ere iragarri dituzte. Bihar ekingo diete jarduerei, urtero arrakasta izan ohi duen ekintzarekin: Ilunabarrak Gobadarien parkean. Bihar, Akaleia izeneko proiektuaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, Oihana Rodriguez artista zumaiarraren eskutik. Aurten, bere bakarkako proiektuari hasiera eman dio abeslari modura, bere lehenengo lan luzea (Ondoloin) aurkeztuz. Uztailaren 12an, abuztuaren 2an eta 30ean ilunabarrek jarraipena izango dute, eta tartean izango dira ondorengo artistak; Jazzeko Damak taldea, Idoia Asurmendi eta Esanezin taldea. Ekintza guzti hauek arratsaldeko 20:30etan hasiko dira, izenak dioen modura Andre Gobadarien parkean. Euria eginez gero, Kontxa Etxeberria plazan lekualdatuko dute ekintza.
Musika emanaldi guztiak ilunabarrari begira badira ere, denak ez dira aire zabalean egingo; izan ere, iraila hastearekin batera, ilunabarrak teilatupean izango dira. Kanbaletxe tango taldeak dantza eskainiko du teilatupeko lehenengo emanaldia, hilaren 6an, eta Node dantza konpainiak, berriz, dantza garaikidea eskainiko du, zuzeneko kantuaren laguntzarekin, hilaren 13an.
Musikaz gain, bi pelikula proiektatuko dituzte uztailean eta abuztuan. Aurrenekoa hilaren 13an izango da, eta Barbie pelikula proiektatuko dute. Bigarrenean, abuztuaren 10eko proiekzioan, Novembre filma eskainiko dute. Udako eguraldia aprobetxatuz Murgia jauregian edota Kontxa Etxeberria plazan proiektatuko dituzte filmak, gaueko 22:30etatik aurrera.
Etxeko txikientzako, datorren asteetan, sukaldaritzarekin lotutako bi tailer eskainiko dituzte: horietako bat izango da izozki, irabiatu eta fruituena; eta bestea, berriz, brotxeta eta saltsa tailerra. Goizeko 10:30etan hasiko dira tailerrak eta aurrenekoa datorren astean izango da, uztailaren 8tik 12ra bitartean. Bigarrena uztailaren 15etik 19ra egingo dute. Tailerretan izena emateko aukera irekita dago, eta bi modutara egin daiteke: Erriberara bertaratuta, edota 943 33 50 64 telefonora deituta. Euskeraz eskainiko dituzte tailerrak, eta izenemateak 25 euro balio du.
Beste zenbait ekintza txiki
Uztailaren 11tik 23ra bitartean 'Nik sinisten dizut' txapak eskuragarri izango dituzte astigartarrek Emakumeon Etxean eta uztailaren 24tik 27ra bitartean,Santio jaietan jarriko den karpa morean. Txapa hau «eraso matxista baten aurrean biktima babesteko da, soinean eta ikusgai badaramazu, biktimak errazago identifika zaitzake». Hilaren 13an, berriz, sardina eta saiheski errea jateko parada eskainiko du Aurrera Mutilak elkarteak, Emakumeon plazan.
ASTIGARRAGAKO UDAKO KULTUR JARDUERAK Uztailak 5 20:30 Ilunabarrak Andre Gobadarien parkean: Akaleia Uztailak 8 eta 12 10:30-12:00 Izozki, irabiatu eta fruituen haur tailerra. Uztailak 15 eta 19 10:30-12:00 Brotxeta eta saltsen haur tailerra Uztailak 10 Astigarraga aldizkariaren argitalpena. Uztailak 12 20:30 Ilunabarrak Andre Gobadarien parkean: Jazzeko dibak. Euria eginez gero Kontxa Etxeberria plazan. Uztailak 13 22:30 Zinea: Barbie. Murgia jauregian edo Kontxa Etxeberria plazan. Abuztuak 3 20:30 Ilunabarrak Andre Gobadarien parkean: Idoia Asurmendi. Euria eginez gero Kontxa Etxeberria plazan. Abuztuak 10 22:30 Zinea: Novembre. Murgia jauregian edo Kontxa Etxeberria plazan. Abuztuak 30 20:30 Ilunabarrak Andre Gobadarien parkean: Esanezin. Euria eginez gero Kontxa Etxeberria plazan. Irailak 6 20:00 Ilunabarrak teilatupean: Kanbalatxe tango dantza. Erriberako terrazan. Irailak 13 20:00 Ilunabarrak teilatupean: Dantza eta ondarea. Erriberako terrazan. LABUR Uztailak 11 12:30 Santio jaietako egitarauaren aurkezpena Uztailak 11-23 eta 24-27 Nik sinisten dizut txapak eskuragarri Uztailak 13 Sardina eta Sahieski errea Uztailak 29 KZ Gunea |