Danborradan izena emateko aukera, uztailaren 12an

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 3a, 00:00

Joseba Barandiaran plazan jarriko dute izena emateko mahaia uztailaren 12an, 19:00etatik 20:00ak bitartean.

Ate joka dira Santio Jaiak, eta Astigarragako talde batek aurtengo urterako ere danborrada antolatu du, Astigarragako Udalaren laguntzarekin eta babesarekin. Hilaren 27an izango da danborrada, arratsaldeko 18:30etan hasita. 

Parte hartzeko baldintzak zeintzuk diren ere zehaztu dute antolatzaileek: «danborra jotzeko gogoa behar da eta 18 urte edo gehiago edukitzea». Beraz, parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du, eta horretarako egun zehatz bat jarri dute: uztailaren 12a. Joseba Barandiaran plazan mahaia jarriko dute, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean. 

80 lagunentzat tokia dago, eta izena ematera datorren pertsona bakoitzak 4 lagunen izena eman ahal izango du. 

Entsaio bat egingo dute, txarangarekin uztailaren 18an, arratsaldeko 19:00eta herri eskolako patioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!