'Astigarragan euskaraz!' elkartea sortzeko bilera irekia egingo dute gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 1a, 00:00

Herriko euskeraren erabilerarekin kezkatuta, 'Astigarragan euskaraz!' izeneko elkartea sortzeko lehenengo pausoak ematen ari dira zenbait astigartar. Horretarako, bilera irekia egingo dute gaur arratsaldeko 18:00etan, Erriberan. Antolatzaileek gonbidapena luzatu diete gaiarekin kezkatuta dauden guztiei. Harremanetarako astigarragaeuskaraz@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!