'Esnatu naiz', Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 28a, 00:00

Bihar 20:00etan eskainiko du bere emanaldia Andoni Mutiloa hernaniarrak. Sarrerak salgai daude.

Emanaldi berezia izango da bihar iluntzean, Erribera kulturgunean: 'Esnatu naiz' kabareta eskainiko du Andoni Mutiloa hernaniarrak, 20:00etan hasita.

2020an estreinatu zuen antzezlana Mutiloak, eta ordutik 75 emanaldi baino gehiago eskaini ditu. Generoaren eta sexu aniztasunaren gaiak lantzen ditu kabaretean. LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunaren harira antolatu dute emanaldia Astigarragan.

Sarrerak salgai daude, Erriberan bertan eta astigarraga.eus webguneko 'Sarrerak erosi' atalean: helduenak 8 euroan, eta adin txikikoenak 4 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!