Astigarragak etzi jokatuko du Herriarteko finala Donostiaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 27a, 00:00

Irudi hau errepikatzea nahi dute astigartarrek.

Errenteriako Agustina Otaola frontoian jokatuko da, 11:00etatik aurrera eta oso final parekatua espero da.

 

Astigarragak, paleta gomaz, Donostiaren aurka jokatuko du etzi finala Errenteriako Agustina Otaola frontoian, 11:00etatik aurrera. Pasa den urteko txapelari eutsi nahi dio Astigarragak, 2023an, txapela Mutrikuri irabazi eta gero. 

Donostiarrak, astigartarrak bezala, ia urtero finalerdietara sailkatzen dira gutxienez eta aurten ere finalera sailkatu dira Mutrikuren aurkako finalerdia irauli eta gero. Astigarragak errazago lortu zuen finalerako sailkapena Aiaren kontra. Astigartarren laukotea betikoa izango da. Banaka Axier Salaberriak jokatuko du, Aroztegiren kontra. Binaka Txoperena-Zubiarrain bikoteak, Huegun-Ubeda bikotearen aurka jokatuko du. Azken partiduan, zazpi barruan, Ganix Urdangarin astigartarraren eta Xabier Elejalde donostiarraren artekoa izango da. 

Final berdindua espero da eta ez dago bikote faboritorik. Bi taldeak oso indartsuak dira azken bi partiduetan eta banaka ere partidu berdindua espero da. Astigartarrek herritarren animoak ez dituzte faltako harmailetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!