Zarata, LGTBI+ kolektiboaren audiogida Erriberara iritsi da. Bihar arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean Erriberako erakusketa gela bisitatuz gero, kaskoak jarri eta telefono bidez QR-a jarrita, ahotsetan murgiltzeko aukera izango dute herritarrek. Nolanahi ere, ibilbideko hamar gunetan, estimulu bisualak ere izango dira; hala nola, argazkiak, berriak eta objektuak.