Odol emateko zita izango da datorren asteazkenean Erribera kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 23a, 00:00

16:30etatik 20:30etara izango da eta nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943 00 78 85 zenbakian, asteazkenean bertan.

 

Astigarragako odol emaileek eta odol emaile ez direnek, baina izan nahi dutenek zita berri bat izango dute datorren asteazkenean, 16:30etatik 20:30etara, Erribera kulturgunean, estrakzioak egingo baitituzte.

Nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea, asteazkenean bertan. Horretarako, 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da. Epea goizeko 08:30etatik arratsaldeko 14:30etara da izango da. 

Odol emaileen elkartetik ondorengo mezua helarazi nahi dute: «Uda atarian gaude, odol beharrak areagotu egiten dira eta erreserbak baxu daudenez, beharrezkoa da emaile guztien lankidetza ahalik eta bizitza gehien salbatu ahal izateko. Emaileok harro esan dezakegu gure odolak bizitzak salbatzen dituela. Horretarako, Astigarragako Udalaren lankidetzarekin eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta egiten dugu deialdia odola ematera joateko. Mesedez, anima zaitezte bizia ematera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!