Astigartarrek ere San Joan bezperako jaia ospatuko dute bihar Foru Plazan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da festa, San Joan zortzikoarekin, Txirriskla elkarteko txistularien laguntzarekin. Gaueko 22:30etan, San Joan suak argituko du Astigarrraga eta Astigarreko dantzariek, suaren inguruan dantzatuko dute san joan zortzikoa. Horrenbestez, antolatzaileek ikusleei eskatu diete alboan kokatzea plazaren erdigunea dantzariek erabiliko dutelako.
Dantzariek amaituta, zezen suzkoa sartuko da Foru Plazan eta txistulariek Txomin San Sebastian zenak Astigarragan jasotako Iriarena joko dute.