Gaur goizeko 10:00etan, kirola kalean egiteko saio gidatua eskainiko du Veronica Cinatek. Andre Gobadarien parkean ireki berri duten kalistenia eremuan izango da tailerra, eta antolatzaileek iragarri dute kirola egiteko zailtasunik edota lesiorik duenak aurrez abisatu behar duela.