DJ tailerra gaur, eta kirola kalean egiteko saio gidatua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 21a, 00:00

DJ tailerra arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta biharko kirol saio gidatua, berriz, goizeko 10:00etan. 

 

Astigarragako Emakumeon Etxeak tailer bana antolatu du gaurko eta biharko; batetik, DJ tailerra; eta bestetik, kirola kalean egiteko saio gidatua.  

DJ Azkurak eskainiko du gaur DJ tailerra, Gazte Asanbladak antolatuta. Emakumeon etxean bertan izango da tailerra, arratsaldeko 19:30etan hasita. Azkura, gune autogestionatu eta festa autonomoak musikaren bidez girotzeko sortu zuten bi hernaniarrek. Tekno eta Abya Yalako erritmo elektronikoak Euskal Herrira hurbiltzea du helburu, espazioaren arabera soinu desberdinak erabiliz. 

Musikaz gain, kirola kalean egiteko saio gidatua eskainiko die Veronica Cinatek herriko emakumeei. Izan ere, Andre Gobadarien parkean kalistenia eremua martxan dago, eta bertan eskainiko du tailerra, goizeko 10:00etan hasita. Antolatzaileek azaldu dute kirola egiteko zailtasunik edo lesiorik duenak abisatu egin behar duela aurrez,  648 417 157 telefonora deituta edo emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita. Bertaratzeko ezinbestekoa da izena ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!