Azken urteetan bezelaxe, Santio jaietan, Marmitako Eguna antolatuko dute, uztailaren 27an, aurten 5. edizioa izango delarik. Ekainaren 24ean irekiko dute apuntatzeko epea eta email bidez egin beharko da marmitako.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita. Uztailaren 1era arte izango da apuntatzeko epea. 20 talde baino gehiago apuntatuz gero, uztailaren 4ean izango da zozketa, 19:30etan.
Talde bakoitzak 20 lagunentzako marmitakoa prestatu beharko du. Azpiegitura eta osagai minimoak antolakuntzak jarriko ditu. Marmitakoak 11:00etan hasi eta 13:45etarako bukatu beharko dira. Herrikidez osaturiko epaimahai batek aukeratuko du irabazlea.
Bestetik, herri bazkarirako txartelak, uztailaren 11n jarriko dira salgai, arratsaldeko 19:00etan Joseba Barandiaran plazan. 14:30etan hasiko da bazkaria. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta 8 euro 12 urte bitarteko haurrek. Taldean etorriz gero komeni da kopurua esatea, mahaiak antolatzeko. Bazkari txartelean, marmitakoa, postrea, edaria, ogia, kafea eta kopa sartzen dira. Bazkari hasierakoa bakoitzak eraman beharko du.